Azken berriak

Tiranek ezustekoa eman du Castron eta Portugaleten Kaiku garaile

2012/08/28 estropanet

Ezohiko estropada izan zen larunbatekoa. Castroko estropada eremuan balizekin arazoak izan zituzten eta azken bi txandak ezin izan zituzten jokatu eta traineruak binaka atera ziren. Egoera berezi hori baliatuz, Tiranek bere aukerak ondo jokatu eta estropada irabazi zuen, Ohorezko txandan zergatik dagoen erakutsiz. Igandean berriz Portugaleten, oso bestelakoa izan zen estropada, bertan Kaikuk indartsuena dela erakutsi zuen. Aipatzekoa Castroren kaleratzea, Astillero abordatzeagatik. Hona hemen Castroko estroparen emaitzak. Eta beste honetan Ambilamp estropadaren emaitzak.

Gehiago irakurri

2012ko KAE1 = Orio

2012/08/26 estropanet

Hamaika ontzi ahalegindu dira baina, hamabi estropadetan, hamabi bandera eta liga lortu ditu Oriok.

Saiatu da Santurtzi, saiatu da Lekeitiarra, saiatu dira Busturialdea, Donostiarra... baina, Mirotzakoak nagusi izan dira.

Ligako azken estropadan, Santoñako uretan erlojuaren aurka egin da, eta bertan, Orioren arpegirik onena ikusi dela esan liteke.

Gehiago irakurri

Kaiku nagusi Zarauzko Ikurrinan

2012/08/21 estropanet
Kaiku nagusi Zarauzko Ikurrinan

Zarauzko Ikurriñaren bi jaurdunaldietan gailendu da Kaiku, beraz Ikurriña Bizkaitarrarentzat. Sestaoko ontziak, TKE ligako azken txanpara indartsu iritsi dela erakutsi du. Beste taldeei dagokionez aipatzekoa, Hondarribiak eta Urdaibaik egindako bigarren estropada kaskarra, liga irabazteko aukerak galdu baitituzte. Hona hemen emaitzak: Zarauzko lehenengo estropada eta Zarauzko bigarren estropada.

Gehiago irakurri

Marijaiak eta Oriok, besoak gora!

2012/08/20 estropanet

Bilboko uretan jokatu da txakolinaren ligako lehen taldeari dagokion azken aurreko estropada. Santoñan emango zaio bukaera ligari, baina Oriok, hamaikarrenez, enegarrenez, lortu du bandera.

Orioko arraunlariak, Marijaiarena egin zuten Bilboko uretan.

Gehiago irakurri

Hondarribia etxean nagusi eta Zumaian Kaiku garaile

2012/08/12 estropanet
Hondarribia etxean nagusi eta Zumaian Kaiku garaile

Horixe izan da TKE ligako asteburu honetako laburpena. Larunbatean, Hondarribiak etxeko estropada eremua ederki ezagutzen duela erakutsi zuen eta sekulako erakustaldia eman ere. Larunbatean Kaiku kaskar aritu zen eta bostgarren iritsi zen. Igandean aldiz, bigarren tandan arraun egin arren Bizkaitarrak traineruak garaipena lortu du, agian itsasoa baldintza hobeagoetan zegoelako. Hondarribiak bere aldetik, Ohorezko txanda irabazi eta bigarren egin du. Honela, asteburu honen ostean, Kaikuk bi punturen aldea bakarrik eramaten dio Hondarribiari. Beste taldeei dagokionez, nabarmentzekoa San Pedrok bi estropadetan lortutako hirugarren postua. Hona hemen Hondarribiako estropadaren emaitzak eta Zumaiako estropadaren emaitzak.

Gehiago irakurri

Gehiago…
Dokumentuaren akzioak
Sailkapenak
  • 1 Kaiku
    188.0 puntu
  • 2 Hondarribia
    176.0 puntu
  • 3 Urdaibai
    157.0 puntu
  • 4 Tiran
    152.0 puntu
  • 5 Pasai San Pedro
    138.0 puntu
  • 6 Pasai Donibane
    125.0 puntu
  • 7 Castro
    85.0 puntu
  • 8 Astillero
    81.0 puntu
  • 9 Portugalete
    64.0 puntu
  • 10 Pedreña
    62.0 puntu
  • 11 Zumaia
    48.0 puntu
  • 12 Zierbena
    30.0 puntu
  • 1 Orio A.E.
    144.0 puntu
  • 2 Itsasoko ama
    123.0 puntu
  • 3 Isuntza
    107.0 puntu
  • 4 Busturialdea
    106.0 puntu
  • 5 Donostiarra
    95.0 puntu
  • 6 Getaria Indaux
    83.0 puntu
  • 7 Zarautz
    73.0 puntu
  • 8 Camargo
    64.0 puntu
  • 9 Ondarroa
    49.0 puntu
  • 10 Santoña
    42.0 puntu
  • 11 Hondarribia
    27.0 puntu
  • 12 Deustu
    23.0 puntu
  • 1 Illunbe
    166.0 puntu
  • 2 Orio A.E.
    158.0 puntu
  • 3 Pasai San Pedro
    118.0 puntu
  • 4 Donostia A.L.
    115.0 puntu
  • 5 Getxo Arraun
    112.0 puntu
  • 6 Arkote
    109.0 puntu
  • 7 Castro
    92.0 puntu
  • 8 Raspas A.T.
    88.0 puntu
  • 9 Mundaka 'B'
    80.0 puntu
  • 10 C.R. Colindres
    60.0 puntu
  • 11 Luanco
    38.0 puntu
  • 12 Ciudad de Santander
    26.0 puntu
  • 13 Hibaika
    21.0 puntu